Menu

CARRUSEL

Nortzuk gara

Children On The Line Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da. Fundazioaren helburua haurtzaroa eta gaztaroa teknologia digitalen erabilera okerraren ondorioz sortzen diren trauma eta zauri digitaletatik babestea da. Era berean, desberdintasunen aurka eta gizarteratze digitalaren alde borrokatzea du helburu, adingabe guztiengana iritsiz, bereziki kalteberatasun-egoeran daudenengana.

Nola lortuko dugu erronka hori? Haurrak eta gazteak mundu digital berrian herritar digital osasuntsu eta zoriontsu gisa heziz, haien familiak eta arduradunak orientatuz eta baliabide digitalen erabilera arduratsuan, osasungarrian eta sormenezkoan oinarritutako herritartasun digitalaren kultura sustatuz.

Guri buruz

Gure proiektuak

TVko edukiak

Baliabide digitalen eta ez digitalen edukia aztertzen dugu; eta familien eskura jartzen ditugu filmen, aplikazioen, bideojokoen, liburuen eta beste eduki batzuen kalifikazioak eta erreseinak, gure adituen aholkuekin, seme-alabak orientatzen lagun dieazazuen.

Halaber familian egitko jarduerak, gidak eta aholkuak ere aurkituko dituzue, familia-ingurunetik Herritartasun Digitaleko kultura indartzen laguntzeko.

Familiak

Sorkuntza digitala

Arteen, Literaturaren, Gastronomiaren eta, oro har, Kulturaren adierazpen-modu berriak biltzen dituen Kultura Digitala zabaltzen dugu; baita herritar guztiei eragiten dieten aurrerapen zientifiko eta teknologiko handiak ekartzen dituen Berrikuntza Digitala ere.

Horiek ezagutaraztea da gure egitekoa, digitalaren erabilera positibo eta osasuntsuaren adibide direlako.

Herritarrak

Hezkuntza Herritartasun Digitalean

Adingabeei eta gazteei heziketa ematen diegu eskola-etapa osoan zehar garatzen den hezkuntza-programa integral baten bidez, beren ikastetxeetan bertan, Herritartasun Digitalerako Curriculumaren bitartez.
Programa honetan, baliabide digitalen erabilera arduratsu eta osasuntsua lantzen da, sorkuntza eta parte-hartzea sustatuz, Herritar Digital bihur daitezen.

Irakasleak

6+ Milioi Haur eta
Gazte

30
+ Mila
Ikastetxe

10
urterekin
80k% ordenagailua
erabiltzen du

10
urterekin
40k% telefono adimendua erabiltzen du

Gazteen 95k% telefono adimendua erabiltzen du

Gazteen 45% beti konektatuta dago

Parte hartzen duten ikastetxeak 2025-2026

Herritartasun Digitalerako programan parte hartzen duten ikastetxeak.

Colegios participantes 2024-2025

Centros educativos que participaron en el programa de Ciudadania Digital.

Laguntzen diguten Erakundeak

Parte hartu orain

Zure ikastetxea «Children On The Line» sareko kide izatea nahi duzu?

Haurrei eta gazteei herritartasun digitala irakasteko aukera onenak ikastetxean bertan daude.

Zure ikastetxean herritartasun digitaleko hezkuntza-programa martxan jartzen hasi nahi duzu?

Jakin ezazu nola

Lagundu

Enpresa laguntzaile gisa

Children On The Lineren kezkak eta helburuak partekatzen dituzten erakunde, instituzio eta enpresak bilatzen ditugu. Zuentzat egokien iruditzen zaizuen moduan inplikatu ahal zarete. Parte hartzeko bide ugari daude.

Egin boluntariotza

Boluntarioek boluntariotza edonondik egin dezakete, online, inora joan beharrik gabe. Zuk erabakitzen duzu zenbat denbora eskaini eta zein ordutegitan aritu. Haurtzaroaren eta gaztaroaren alde asko lagundu dezakezue, eta aldaketa sozial batean aktiboki parte hartu.

Prentsa aretoa

Canal Sur

2024ko apirilaren 8a, astelehena

Canal Sureko«Mesa de análisis» programan Isabeli egindako elkarrizketaren zatia, Teodoro León Grossek aurkeztuta.

Elarrizketa ikusi

El País

2024ko apirilaren 7a, igandea

Ikastetxeek gerra deklaratzen diete telefonoei, baina ikasleak matxinatu egiten dira: “Esku bat mozten badiezu bezala da”.

Elkarrizketa osoa irakurri

ABC

2024ko martxoaren 23a, igandea

Children On The Line Fundazioak programa diseinatu du Deustuko eta Bartzelonako Unibertsitateekin lankidetzan, baita Harvarde eta Oxfordeko ikerketetan oinarrituta ere.

Elkarrizketa osoa irakurri

Beste ekimen batzuk

Hizkuntz aniztasuna, gure altxorra

Gure hizkuntzen aniztasuna —kultur testuinguru desberdinetan kezka eta antzeko erronkak adierazteko aukera ematen duena— gure komunitatearen aberastasuna da. «Children on the Line Fundazioak» aniztasun hori babesten du, bere baliabideak hizkuntza desberdinetan eskainiz, pertsona guztiengana iristeko.

PARTE HARTU GURE PROIEKTUAN

Online dauden beste hezkuntza-baliabide batzuk

Familientzat eta irakasleentzat Interneten dauden hezkuntza-baliabideak hautatzen ditugu; gure editoreek didaktikoenak eta erabilgarrienak gomendatzen dituzte, zure seme-alabak etxean dauden bitartean lagun diezazun.

Hasi Orain

Ikerketa-Programak

«Children On The Line Fundazioak», bere zeregina betetzeko, zientifikoki egiaztatutako diagnostiko eta baliabideetan oinarritzen da, eta, horretarako, unibertsitate eta ikerguneekin batera lan egiten du.

Irakurri Gehiago

Gizarteratzerako laguntza

«Children on the line Fundazioak» gazteak eta adingabeak gizarteratzea helburu duten beste erakunde batzuei laguntzen die. Gaur egun, BAKUVA fundazioaren adingabeek eta gazteek herritartasun digitalean hezteko programa jarraitzen dute.

Jakin gehiago