Irakasleentzat

Irakasleentzat

Adingabeei eta gazteei heziketa ematen diegu eskola-etapa osoan zehar garatzen den hezkuntza-programa integral baten bidez, beren ikastetxeetan bertan, Herritartasun Digitalerako Curriculumaren bitartez.

Programa honetan, baliabide digitalen erabilera arduratsu eta osasuntsua lantzen da, sorkuntza eta parte-hartzea sustatuz, Herritar Digital bihur daitezen.

Helburu horrekin, hezkuntza-zentroari beharrezko baliabideak, metodologia eta material didaktikoak eskaintzen dizkiogu, irakasleek Herritartasun Digitaleko Curriculuma osatzen duten ikasgaiak eman ahal izan ditzaten.

 

Herritartasun Digitalerako Curriculuma

«Children On The Line Fundazioak» Herritartasun Digitalerako Curriculuma jarri du abian, ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoetan erabiltzeko, baita Lanbide Heziketako zentroetan ere. Programa 5 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara arte (biak barne).

Gaur egun, euskarazko bertsioan Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikastaroak baino eskuragarri daude. Gainerako ikastaroak kontsultatzeko, gaztelaniazko bertsiora jo behar da.

Herritartasun Digitalerako Curriculuma

Teknologia Hezigarrien Iritziak (Ed Tech)

Teknologia Hezigarrien Iritziak (Ed Tech)

Formakuntza eta lan-heziketa

Formakuntza eta lan-heziketa

Ikastetxeak

Parte hartu orain

Zure ikastetxea “Children On The Line” sareko kide izatea nahi duzu?

Haurrei eta gazteei herritartasun digitala irakasteko aukera onenak ikastetxean bertan daude.

Zure ikastetxean herritartasun digitaleko hezkuntza-programa martxan jartzen hasi nahi duzu?

Jajin ezazu nola.