Internet bidez nola elkarreragiten dudan, oso garrantzitsua da! | Komunikazio digitala 5º PRIM
Nola izan lagunak Interneten, neure burua arriskuan jarri gabe?
4. GAIA: INTERNETEN NOLAKO HARREMANAK ditudan axola du, eta asko! | Komunikazio digitala
AURKEZPENA: Nola izan lagunak Interneten, neure burua arriskuan jarri gabe?
AURKEZPENA: 4.7
MAILA: LH 5 (10-11 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida.
Nola izan lagunak Interneten, neure burua arriskuan jarri gabe?
Adin txikikoek ikasi behar dute hainbat lagun- eta ezagun-mota daudela, batez ere mundu digitalean (jolasak, sare sozialak eta txatak).
Beraz, online egiten dituzten lagun-moten arabera zer kontatu dezaketen eta zer ez bereizten lagundu behar diegu.
Funtsezkoa da ikasleek teknologia berriez goza dezaten, seguru eta arriskurik gabe.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak: PEPAren arauak
1. Gurasoei baimena eskatzea. 2. Norberaren sentimenduak antzematea. 3. PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Hiritar digitala
Teknologia eta gailu digitalen bitartez komunitate digitalean (edo ziberespazioan) parte hartzen duen pertsona da. Han, erabiltzaileek sortu, ikasi eta jolastu egiten dute, eta beste erabiltzaile digital batzuekin komunikatzen dira. Ikusi ikasgaia
-
Online-jokabideari buruzko arauak
1º Errespetuz jokatu behar dugu, eta kontuz ibili idazten eta komentatzen dugunarekin. 2º Seguru jakin behar dugu norekin ari garen hizketan. 3º Adeitsu izan behar dugu beti, eta pentsatu pantailaren atzean dagoen pertsonak ere bihotza duela. Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Ikasleek ulertu behar dute Interneten ere, benetako bizitzan bezala, hainbat lagun- eta ezagun-kategoria daudela.
- Interneten segurtasunez jokatu behar dugu, eta gutaz zer kontatzen dugun eta gauza horiek nori kontatzen dizkiogun jakin behar dugu: informazio pertsonal eta pribatua.
- Ez dakigu Interneten kontatzen duguna noraino irits daitekeen eta, gainera, betiko geratzen da.
Ez zaude erregistratuta. Ikastaroen eduki irekia ikusiko duzu soilik. Mesedez, Erregistroa egin ikastaro guztiak ikusi ahal izateko.
Jolasak
Children On The Line Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, haur eta gazteen bizitza hobetzea helburu duena mundu digitalarekin duten harremanari dagokionez. Horretarako, ikastetxeetan hezkuntza sustatzen du, baliabide digitalak modu arduratsuan, osasuntsuan eta sortzailean erabiltzen irakasteko baliabideak eskainiz; familiei komunikabideetako edukiei buruzko aholkularitza espezializatua eskaintzen die; eta herritartasun digitalaren kultura bultzatzen du, kultura eta berrikuntza digitala nabarmentzen.
Guri buruz
Gure programak
Egin bat
SARE SOZIALAK