Interneteko nire nortasuna, oso garrantzitsua da! | Nortasun eta aztarna digitala 1º PRIM
Nola jokatu dezaket modu adeitsu eta atseginean, jolas digitalak erabiltzen ditudanean?
3. GAIA: INTERNET ERABILTZEN DUDANEAN NOR NAIZEN axola du, eta asko! | NORTASUN digitala
AURKEZPENA: Nola jokatu dezaket modu adeitsu eta atseginean, jolas digitalak erabiltzen ditudanean?
AURKEZPENA: 3.2
MAILA: LH 1 (6 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Gailu digitalak erabiltzen ditugunean besteekin errespetuz jokatzea oso garrantzitsua da.
Nola jokatu dezaket modu adeitsu eta atseginean, jolas digitalak erabiltzen ditudanean?
Gailu digitalek eta pantailen diseinuek adin guztietako jendea erakartzen dute: adin txikikoak zein helduak.
Ahal bezain laster ikasi behar dugu gure sentimenduak eta besteenak ezagutzen eta gailu eta pantailekin gaudenean modu seguru, adeitsu eta atseginean jokatzen.
Ikasleei pausatu, entzun, pentsatu eta aritzeko (PEPA) ohituretan trebatzen irakatsi behar zaie.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitalak eta digitalak ez diren jolasak bereiztea. Zein dira gailu digitalak?
Gailu digitalak dira pantailak dituzten objektuak, hala nola kontsola, telefonoa, tableta edo ordenagailua. Ikusi ikasgaia
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak: PEPAren arauak
1. Gurasoei baimena eskatzea. 2. Norberaren sentimenduak antzematea. 3. PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Nola utz diezaioket jolasteari, jarraitu nahi badut?
Lehen urratsa: Eskuak gora! Bigarren urratsa: Ezagutu zure sentimenduak eta errespetatu zure ingurunea. Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Nire gailu digitalekin nagoenean zer sentitzen dudan eta zer emozio ditudan antzematea, eta besteen sentimenduei nola eragiten dieten jakitea.
- Pantailekin jolasten naizenean nire sentimenduak nola trebatu ditzakedan, eta horrek besteei nola eragiten dien.
- Besteekin modu seguru, adeitsu eta atseginean jokatzea, gailu digitalekin nagoenean.
Ez zaude erregistratuta. Ikastaroen eduki irekia ikusiko duzu soilik. Mesedez, Erregistroa egin ikastaro guztiak ikusi ahal izateko.
Children On The Line Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, haur eta gazteen bizitza hobetzea helburu duena mundu digitalarekin duten harremanari dagokionez. Horretarako, ikastetxeetan hezkuntza sustatzen du, baliabide digitalak modu arduratsuan, osasuntsuan eta sortzailean erabiltzen irakasteko baliabideak eskainiz; familiei komunikabideetako edukiei buruzko aholkularitza espezializatua eskaintzen die; eta herritartasun digitalaren kultura bultzatzen du, kultura eta berrikuntza digitala nabarmentzen.
Guri buruz
Gure programak
Egin bat
SARE SOZIALAK