
NOLA SENTITZEN NAIZ INTERNETA ERABILTZEN DUDANEAN? ASKO GARRANTZITSUA DU! | Ongizate Digitala 2º PRIM
Nola izan naiteke superhiritar digitala?
1. GAIA: INTERNET ERABILTZEN DUDANEAN SENTITZEN DUDANAK axola du, eta asko! | Ongizate digitala
AURKEZPENA: Nola izan naiteke “superhiritar digitala”?
AURKEZPENA:
MAILA: LH 2 (7 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Superhiritar digitala izatea bikaina da!
Nola izan naiteke superhiritar digitala?
Adingabeek modu naturalean erabiltzen dituzte teknologia berriak (jolasten dute, bideoak ikusten dituzte, etab.), eta wifira (Internetera) konektatzen laster ikasten dute. Haientzat, ordea, pantaila entretenigarri eta dibertigarri batzuk baino ez dira.
Ulertu behar dute wifira konektatzea milioika erabiltzaile dituen komunitate digital handi batera sartzea dela, eta, beraz, funtzionamendu-arau batzuk bete behar direla, arriskuak saihesteko eta abantaila guztiez baliatzeko.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak: PEPAren arauak
1ª Gurasoei baimena eskatzea 2ª Norberaren sentimenduak antzematea. Nola? 3º PEPA arauekin: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
-
- HAUSNARTZEA: Nortzuk dira hiritarrak? Zer da komunitate bat? Zer dira bizikidetza-arauak?
- AZTERTZEA ETA ALDERATZEA: Nor da hiritar digitala? Ulertzea, batetik, mundu errealean biztanleak dauden bezalaxe, mundu digital edo ziberespazioan ere hiritarrak daudela: teknologia eta gailu digitalak erabiltzen dituzten hiritar digitalak. Eta bestetik, mundu digital horretan zenbait arau bete behar direla.
- AZALTZEA: Nola izan superhiritar digitala? SUPERHIRITAR DIGITAL IZATEKO GIDArekin. Gida horrek azaltzen du nola jokatu modu antolatu, orekatu, seguru eta pribatuan, betiere nork bere burua eta besteak errespetatuz.
No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.
Jolasak
