
INTERNETEAN IKUSTEN DUDANAK ASKO AXOLA DU! | Eduki Digitala 2º PRIM
Nola babestu dezaket nire burua online, inor nire kontra ari bada?
5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala
AURKEZPENA: Nola babestu dezaket nire burua online, inor nire kontra ari bada?
AURKEZPENA: 5.4
MAILA: LH 2 (7 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Interneten ikusten dudanak eragiten dit, onerako edo txarrerako, eta ez da beti egia!
Nola babestu dezaket nire burua online, inor nire kontra ari bada?
Adingabeak, ia konturatu gabe, Internetera konektatzen dira, wifira, bideoak eta filmak ikusteko eta beste jokalari batzuekin jolasteko.
Hasieratik ulertu behar dute egoera desatseginak bizi ditzaketela, benetako bizitzan bezalaxe. Horretarako prest egoteko, horrelakoetan nola jokatu dezaketen ikasi behar dute.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak: PEPAren arauak
1ª Gurasoei baimena eskatzea. 2ª Norberaren sentimenduak antzematea. 3º PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Nola sentitzen naiz
Pantailekin nabilenean garrantzitsua da nire sentimendu eta emozioak antzematea eta besteei nola eragiten dieten konturatzea Ikusi ikasgaia
-
Sentimenduen kudeaketa
PEPAren arauekin nire sentimenduak kudea ditzaket. 1ºPausatu: Deskonektatu. 2º Entzun: Nola sentitzen naiz? 3º Pentsatu: Nire lagunak, nola egongo dira? 4º Aritu: Jardueraz aldatzeko ordua. Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Gailu digitalak zer diren eta online konektatuta egotea zer den gogoratzea.
- Sentimenduak nola entzun ulertzea, gustura ez nagoela jakiteko.
- Online gustura sentiarazten ez gaituzten gauzak ikusten ditugunean bete behar ditugun arauak ezagutzea eta trebatzea:
- Gurasoei esatea
- Urruntzea
- Gelditzea eta pentsatzea
- Gurasoek esandako lekuetara bakarrik sartzea.
No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.
Jolasak
