INTERNETEAN IKUSTEN DUDANAK ASKO AXOLA DU! | Eduki Digitala 3º PRIM


Nola jokatu behar dut online mezu gogaikarriak edo deseroso sentiarazten nauten mezuak jasotzen baditut?

5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala

AURKEZPENA: Nola jokatu behar dut online mezu gogaikarriak edo deseroso sentiarazten nauten mezuak jasotzen baditut?

AURKEZPENA: 5.5

MAILA: LH 3 (8 urte)

EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Interneten ikusten dudanak eragiten dit, onerako edo txarrerako, eta ez da beti egia!

Nola jokatu behar dut online mezu gogaikarriak edo deseroso sentiarazten nauten mezuak jasotzen baditut?

Online erabiltzen den hizkera oso garrantzitsua da, pertsona askorengana heltzen delako eta nahi ez bezala interpreta dezaketelako. Irakurtzen duenak zer sentsibilitate duen, modu iraingarrian uler dezake ala ez.

Ikasleek ulertu behar dute, enpatiaren bidez, gauzak esateko hainbat sentimendu eta ikuspegi daudela, eta idatziz nola esaten den garrantzitsua dela besteak ez mintzeko.

Arrazoi horregatik beragatik, ikasleek ulertu behar dute mezu bat noiz den mingarria edo iraingarria, eta zer egin dezaketen mezu horiei aurre egiteko, beren burua babesteko.

Gomendatutako aurrekari kontzeptuak

  • Gailu digitalak eta online konektatuta egotea zer den.

    Funtzionatzeko Interneteko teknologia erabiltzen duten gailuak dira, adibidez: tableta, kontsola, Nintendoa, ordenagailua eta mugikorra. Online konektatuta egotea Internetekin funtzionatzen duen gailu digital bat erabiltzea da. Ikusi ikasgaia

  • Sentimenduak nola entzun ditzakegun, gustura ez gaudela jakiteko.

    Gustura ez zaudela jakiteko, entzun zure sentimenduak: 1ºErabili burua pentsatzeko eta galdetzeko: nola sentitzen naiz? 2º Eskuak gora! Pausatu. 3ºErabili belarriak besteei entzuteko. 4º Sabela, sentitzeko eta nabaritzeko. 5º Bihotza, errespetuz jokatzeko. 6º Hankak erabili, aritzeko. 7º Oinak erabili aztarna uzteko. Ikusi ikasgaia

  • Hiritar Digitala

    Teknologia eta gailu digitalen bitartez komunitate digitalean (edo ziberespazioan) parte hartzen duen pertsona da. Han, erabiltzaileek sortu, ikasi eta jolastu egiten dute, eta beste erabiltzaile digital batzuekin komunikatzen dira. Ikusi ikasgaia

IKASGAIAREN HELBURUAK

  • Hizkuntzaren zentzuak: hizkuntza interpretatzea.
  • Hizkuntzaren zentzua sentimenduen bitartez ulertzea: enpatia.
  • Online mezu gogaikarriak edo deseroso sentiarazten gaituzten mezuak jasoz gero, modu positiboan nola jokatu.

No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.

Jolasak

REINO AMABLE | GOOGLE

Interfaz: Teclado

Tiempo estimado: más de 60 minutos

Dificultad: Alta


E-VOLVE - UPSTANDER | C.S.

Tiempo estimado: 20 minutos