INTERNETEAN IKUSTEN DUDANAK ASKO AXOLA DU! | Eduki Digitala 1º PRIM


Nola utz diezaioket jolasteari, jarraitu nahi badut?

5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala.

AURKEZPENA: Nola utz diezaioket jolasteari, jarraitu nahi badut?

AURKEZPENA: 5.2

MAILA: LH 1 (6 urte)

EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Noiz gelditu jakitea oso garrantzitsua da!

Nola utz diezaioket jolasteari, jarraitu nahi badut?

Pantailek edozein adinetako jendea erakartzen dute, baina, bereziki, haurrak eta gazteak. Adingabeentzat, teknologia berriak naturalak eta dibertigarriak dira. Normaltasun osoz ikusten dituzte bideoak eta pelikulak eta jolasten dute online. Jarduera horiek dibertigarriak dira eta eragin positiboak ere izan ditzakete.

Hala ere, ikasleek ulertu behar dute badirela jarduera digital horiek eteteko uneak eta arrazoiak, eta hori zail gerta dakieke.

Beren emozio eta sentimenduak entzuten ikasi behar dute, eta egoera horietan kudeatzen, ohitura lagungarrien bitartez.

Gomendatutako aurrekari kontzeptuak

IKASGAIAREN HELBURUAK

  • Jarduera digital osasungarriak zer diren hausnartzea, eta batzuetan jolasteari utzi behar zaiola ulertzea.
  • Jolasteari uzteko orduan sentimenduak kudeatzea eta gelditzeko arauak jakitea.
  • Jolasten ari garenean besteekin errespetuz jokatzea eta adi egotea.

No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.