Internet erabiltzen dudanean zer sentitzen dudan, oso garrantzitsua da! | Ongizate digitala 3º INFANTIL
Nola erabili jolas digitalak eta, aldi berean, ondo baino hobeto sentitu?
1. GAIA: INTERNET ERABILTZEN DUDANEAN SENTITZEN DUDANAK axola du, eta asko! | Ongizate digitala
AURKEZPENA: Nola erabili jolas digitalak eta, aldi berean, ondo baino hobeto sentitu?
AURKEZPENA: 1.1
MAILA: HH 3 (5 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Gailu digitaletan jolasak modu osasungarrian erabiltzea garrantzitsua da.
Nola erabili jolas digitalak eta, aldi berean, ondo baino hobeto sentitu?
Adingabeak oso goiz hasten dira gailu digitalak eta pantailak erabiltzen, jolasteko eta bideoak eta pelikulak ikusteko. Haientzat naturala da eta, gainera, helduek, anai-arreba nagusiek eta gazteek etengabe erabiltzen dituztela ikusten dute.
Ez dituzte jolas digitalak eta digitalak ez diren jolasak bereizten: berentzat denak jolasak dira.
Hasieratik ikasi behar dute gailu digitalak erabiltzen dituztenean zer sentitzen duten eta nola sentitzen diren antzematen, eta ulertu behar dute noiz eta zergatik den ona jolasteari uztea eta jardueraz aldatzea.
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Jolas digitalak eta digitalak ez diren jolasak bereiztea, eta gailu digitalak zein diren jakitea
- Zer den modu osasungarrian jolastea, batez ere jolas digitalekin
- Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak ezagutzea:
- Gurasoei baimena eskatzea.
- Norberaren sentimenduak antzematea
- PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu.
Ez zaude erregistratuta. Ikastaroen eduki irekia ikusiko duzu soilik. Mesedez, Erregistroa egin ikastaro guztiak ikusi ahal izateko.
Children On The Line Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, haur eta gazteen bizitza hobetzea helburu duena mundu digitalarekin duten harremanari dagokionez. Horretarako, ikastetxeetan hezkuntza sustatzen du, baliabide digitalak modu arduratsuan, osasuntsuan eta sortzailean erabiltzen irakasteko baliabideak eskainiz; familiei komunikabideetako edukiei buruzko aholkularitza espezializatua eskaintzen die; eta herritartasun digitalaren kultura bultzatzen du, kultura eta berrikuntza digitala nabarmentzen.
Guri buruz
Gure programak
Egin bat
SARE SOZIALAK