Internetek erakusten didana, oso garrantzitsua da! | Eduki digitala 5º PRIM


Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?

5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala

AURKEZPENA: Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?

AURKEZPENA: 5.7

MAILA: LH 5 (10 urte)

EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Interneten ikusten dudanak eragiten dit, onerako edo txarrerako, eta ez da beti egia!

Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?

Ikasgai honetan, gazteen online-komunikazioak sortu duen arazo larrienetako baten oinarrizko elementuak irakatsiko ditugu: ziberjazarpen edo cyberbullyinga. Ohiko jazarpenaren luzapena da, baliabide teknologiko berrien erabilerak larritu, hedatu eta iraunarazi egiten baitu.

Orain, haur eta nerabeei arazo larri horri aurre egiteko modurik onenak erakutsi behar dizkiegu, ondorioak arintzeko.

Gomendatutako aurrekari kontzeptuak

IKASGAIAREN HELBURUAK

  • “Jazarpen” edo “bullying” eta “ziberjazarpen” edo “cyberbullying” kontzeptuak azaltzea eta identifikatzen erakustea, ziberjazarpena beste online-jardunbide iraingarri eta laidogarri batzuetatik bereizteko.
  • Ziberjazarpenaren biktima defendatzen laguntzeko eta parte hartzeko moduak azaltzea.
  • Arazoa ulertzeko, enpatiak zenbateko garrantzia duen azaltzea.

Ez zaude erregistratuta. Ikastaroen eduki irekia ikusiko duzu soilik. Mesedez, Erregistroa egin ikastaro guztiak ikusi ahal izateko.

Jolasak

REINO AMABLE | GOOGLE

Interfaz: Teclado

Tiempo estimado: más de 60 minutos

Dificultad: Alta


E-VOLVE - UPSTANDER | C.S.

Tiempo estimado: 20 minutos