Internetek erakusten didana, oso garrantzitsua da! | Eduki digitala 4º PRIM
Nola konturatu besteei egiten dieten ziberjazarpenaz, eta nola egin aurre jazarpen horri?
5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala
AURKEZPENA: Nola konturatu besteei egiten dieten ziberjazarpenaz, eta nola egin aurre jazarpen horri?
AURKEZPENA: 5.6
MAILA: LH 4 (9 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Interneten ikusten dudanak eragiten dit, onerako edo txarrerako, eta ez da beti egia!
Nola konturatu besteei egiten dieten ziberjazarpenaz, eta nola egin aurre jazarpen horri?
Ziberjazarpena baliabide digitalen bitartez egiten da, eta haur eta nerabeek jasaten duten gaitz gogor eta krudelenetako bat da. Gainera, arrisku handiagoen ataria da, gorroto-diskurtsoarena eta kriminalitatearena adibidez
Horregatik, garrantzitsua da haurrei txikiak direnetik irakastea zer den ziberjazarpena, nola antzematen den eta zer egin behar den ondorioak arintzen laguntzeko.
Haurtzaroan jasotako kalte horrek bizitza osorako ondorio larriak eragin ditzake.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak. PEPAren arauak:
1ª Gurasoei baimena eskatzea. 2ª Norberaren sentimenduak antzematea. 3º PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Hiritar Digitala
Teknologia eta gailu digitalen bitartez komunitate digitalean (edo ziberespazioan) parte hartzen duen pertsona da. Han, erabiltzaileek sortu, ikasi eta jolastu egiten dute, eta beste erabiltzaile digital batzuekin komunikatzen dira Ikusi ikasgaia
-
Mezu bat iraingarria edo mingarria den jakitea enpatiaren bitartez
Besteak nola sentitzen diren ulertzen laguntzen digu. “Besteen “oinetakoak janzten” edo besteen “larruan jartzen”. Giltza da NOLA SENTIARAZTEN GAITUEN antzematea, guk geuk eta ingurukoek zer sentitzen dugun konturatzea. Gainera, gogoratu: paregabeak gara eta nork bere erara sentitzen du! Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Ziberjazarpena zer den hausnartzea.
- Ziberjazarpen-egoerak aztertzea.
- Ziberjazarpenaz nola konturatu eta horren aurka zer egin trebatzea.
Ez zaude erregistratuta. Ikastaroen eduki irekia ikusiko duzu soilik. Mesedez, Erregistroa egin ikastaro guztiak ikusi ahal izateko.
Jolasak
Children On The Line Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, haur eta gazteen bizitza hobetzea helburu duena mundu digitalarekin duten harremanari dagokionez. Horretarako, ikastetxeetan hezkuntza sustatzen du, baliabide digitalak modu arduratsuan, osasuntsuan eta sortzailean erabiltzen irakasteko baliabideak eskainiz; familiei komunikabideetako edukiei buruzko aholkularitza espezializatua eskaintzen die; eta herritartasun digitalaren kultura bultzatzen du, kultura eta berrikuntza digitala nabarmentzen.
Guri buruz
Gure programak
Egin bat
SARE SOZIALAK