
INTERNETEAN IKUSTEN DUDANAK ASKO AXOLA DU! | Eduki Digitala 5º PRIM
Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?
5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala
AURKEZPENA: Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?
AURKEZPENA: 5.7
MAILA: LH 5 (10 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Interneten ikusten dudanak eragiten dit, onerako edo txarrerako, eta ez da beti egia!
Nola konturatu naiteke ziberjazarpenaz eta nola egin diezaioket aurre?
Ikasgai honetan, gazteen online-komunikazioak sortu duen arazo larrienetako baten oinarrizko elementuak irakatsiko ditugu: ziberjazarpen edo cyberbullyinga. Ohiko jazarpenaren luzapena da, baliabide teknologiko berrien erabilerak larritu, hedatu eta iraunarazi egiten baitu.
Orain, haur eta nerabeei arazo larri horri aurre egiteko modurik onenak erakutsi behar dizkiegu, ondorioak arintzeko.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak. PEPAren arauak:
1ª Gurasoei baimena eskatzea. 2ª Norberaren sentimenduak antzematea. 3º PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Hiritar Digitala
Teknologia eta gailu digitalen bitartez komunitate digitalean (edo ziberespazioan) parte hartzen duen pertsona da. Han, erabiltzaileek sortu, ikasi eta jolastu egiten dute, eta beste erabiltzaile digital batzuekin komunikatzen dira Ikusi ikasgaia
-
Nire sentimenduen zentzua ulertzea enpatiaren bitartez
Besteak nola sentitzen diren ulertzen laguntzen digu. “Besteen “oinetakoak janzten” edo besteen “larruan jartzen”. Giltza da NOLA SENTIARAZTEN GAITUEN antzematea, guk geuk eta ingurukoek zer sentitzen dugun konturatzea. Gainera, gogoratu: paregabeak gara eta nork bere erara sentitzen du! Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- “Jazarpen” edo “bullying” eta “ziberjazarpen” edo “cyberbullying” kontzeptuak azaltzea eta identifikatzen erakustea, ziberjazarpena beste online-jardunbide iraingarri eta laidogarri batzuetatik bereizteko.
- Ziberjazarpenaren biktima defendatzen laguntzeko eta parte hartzeko moduak azaltzea.
- Arazoa ulertzeko, enpatiak zenbateko garrantzia duen azaltzea.
No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.
Jolasak
