
INTERNETEAN NIRE NOR NAIZEN ASKO AXOLA DU! | Identitatea eta Aztarna Digitala 3º PRIM
Nola eragiten dio nire nortasunari linean argitaratzen dudanak?
3. GAIA: INTERNETEN NOR NAIZEN axola du, eta asko! | Nortasuna eta aztarna digitala
AURKEZPENA: Nola eragiten dio nire nortasunari linean argitaratzen dudanak?
AURKEZPENA: 3.4
MAILA: LH 3 (8 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida
Nola eragiten dio nire nortasunari linean argitaratzen dudanak?
Online edukia argitaratzen dudanean, batzuetan nahita, besteetan nahi gabe, bideo edo argazki bati “like” eginez bakarrik, nire nortasunaren zati bat erakusten dut.
Online-jolas bat deskargatu eta jolasten garenean, mezuak erantzuten ditugu edo “like” egiten dugu. Horrelakoetan, datu pertsonalak eta guri buruzko informazioa ematen ari gara konturatu gabe.
Irakurtzen edo ikusten dutenek, oso modu ezberdinean ulertu edo interpretatu dezakete transmititzen dudana, eta horrek nitaz izan dezaketen irudiari edo nortasunari eragiten dio. Garrantzitsua da jakitea online argitaratzen dugunean gure nortasuna nola hobetu.
Gomendatutako aurrekari kontzeptuak
-
Jolas digitalak eta digitalak ez diren jolasak bereiztea. Zein dira gailu digitalak?
Gailu digitalak dira pantailak dituzten objektuak, hala nola kontsola, telefonoa, tableta edo ordenagailua. Ikusi ikasgaia
-
Jolas digitaletan modu osasungarrian jolasteko arauak: PEPAren arauak
1. Gurasoei baimena eskatzea. 2. Norberaren sentimenduak antzematea. 3. PEPAren arauak ezagutzea: pausatu, entzun, pentsatu eta aritu. Ikusi ikasgaia
-
Hiritar digitala
Teknologia eta gailu digitalen bitartez komunitate digitalean (edo ziberespazioan) parte hartzen duen pertsona da. Han, erabiltzaileek sortu, ikasi eta jolastu egiten dute, eta beste erabiltzaile digital batzuekin komunikatzen dira. Ikusi ikasgaia
IKASGAIAREN HELBURUAK
- Interneteko nire nortasuna. Nola ikusten dut nire burua?
- Nola ikusten naute besteek? Usteak.
- Nire nortasun digitala hobetzeko arauak
No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.
Jolasak
