
INTERNETEAN IKUSTEN DUDANAK ASKO AXOLA DU! | Eduki Digitala 3º INFANTIL
Nola erabili jolas digitalak, Lukasekin ikasiz?
5. GAIA: INTERNETEN IKUSTEN DUDANAK axola du, eta asko! | Eduki digitala.
AURKEZPENA: Nola erabili jolas digitalak, Lukasekin ikasiz?
AURKEZPENA: 5.1
MAILA: HH 3 (5 urte)
EDUKIA: Edukiaren laburpena eta irakasleen gida. Gailu digitaletan jolasak modu osasungarrian erabiltzea garrantzitsua da.
Nola erabili jolas digitalak, Lukasekin ikasiz?
Adingabeak oso goiz hasten dira gailu digitalak eta pantailak erabiltzen, jolasteko eta ikasteko.
Gailu eta pantaila horiek zentzuz eta behar bezala antolatuta erabiltzea natural bihur daiteke haientzat, baldin eta txikitatik jolastuz ikasten badute.
Hasieratik ikasi behar dute gailu digitalak erabiltzen, eta ulertu behar dute noiz eta zergatik den ona gailua uztea eta jardueraz aldatzea.
IKASGAIAREN HELBURUAK
- “Superdigitala naiz” abestia kantatuz ikastea.
- Superbotere digitala ulertzea, “Lukas eta bere superboterea” ipuina irakurriz.
- Orekatzeko eta antolatzeko abilezietan trebatzea, Lukasekin.
No está registrado. Solo verá la parte pública de los cursos. Por favor, Regístrate para ver los cursos completos.
